Sustatu logoa Teknologia albisteak

Akondia mendia txikituta

Flap
2011-02-16 17:02

Joan zen zapatuan Eibarko Deportibokoek buzoi berria jarri zuten hainbat urte ezer barik egon zen Akondiako tontorrean. Oso polita da buzoi berria, altzairu herdoilgaitzaz eginda eta bere alboetan Antxon Narbaizaren idatziekin apaindua. Tamalez, edertasunez txoratuak edo, garrantzitsuenean hanka sartze izugarria egin dute antolatzaileek eta mendiari ia ehun metro lapurtu dizkiote.

Akondiako altuera orain arte ofiziala 748-749 metrokoa zen... ez dakit ba nondik demontre atera dute 678 metrokoa. Lehen momentuetan pentsatu dut 6a eta 7a lekuz aldatuta zeudela baina gero akordatu naiz gertu dagoen Kalamuak 769 metro dituela eta Akondia baino altuago dela, beraz Akondiak ezin zuen 768 metro eduki.

Hainbat GPS, Interneteko mapak eta horrelakoak eta bertako Mendiko Elkarteak hutsa mundiala egiten...agian ditxosoko munduko beroketaren ondorioz itsasoko maila igo da jadanik??? Akats bat izan da, nahigabekoa seguru, baina flipatzekoa da Deportibokoek akats hori ez sumatzea buzoia jarri baino lehen.

Nahiko umila dira Eibarko mendiak ehun metro kentzeko...

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu