Mubarakek armadaren esku utzi du boterea
Hosni Mubarak (1981tik Egiptoko agintaria izan denak) dimititu egin du, boterea Armadaren eskuetan utziz. Omar Suleiman presidenteordeak eman du albistea jakitera, eta erabakia ospatzen ari dira uneotan Tahrir plazan bildutako manifestariak. Hemen ikusi daitezke ospakizunak, zuzenean.
Watch live streaming video from cbsnews at livestream.com
Protestak Tahrir Plazan izan dira 18 egunez, eta altxamenduaren ikur bilakatu da ondorioz. Gero eta jende gehiago elkartzen ari da han, goian ikusten denez.
Euskal tuiterlarien artean #Egipto da une honetan hitzik errepikatuena. Azken 24 orduotako hitzik errepikatuenak #Egypt eta #Mubarak dira.
Twitterreko iruzkinen artean, Theklani esker ikusi dugun hau:
@jordisalvia: Uninstalling #Mubarak ... 100% complete ██████████████████████████████ #Egypt #Mubarakgone #25jan
Bitartean, desagertuta dago Mubarak. Egiptotik alde egin omen du, eta non dagoen ez dago argi.
Albistea beste toki batzuetan:
Erantzunak kargatzen...