Teknologia albisteak

Infozazpi Irratiaren musika jaialdia otsailaren 19an Hernanin

Erabiltzailearen aurpegia
Info7
2011-02-13 : 10:02

Musika komertzialetik at eta bertako ekoizpenari bultzada eman asmoz antolatu dugu Musika Jaialdia otsailaren 19an Hernanin, eta tarte berezia eskaini nahi izan diogu euskal rap-ari.

Azken urteetan Euskal Herrian indarra hartzen ari den musika estiloa izan arren, irrati eta sare ofizialetatik kanpo mantentzen delako, besteak beste, kritika soziala eta politikoa oinarri duen musika estiloa baita. Bertako musika herrikoi eta kalekoari oihartzuna eman asmoz Euskal Rap Taldeen Topaketa antolatu dugu. Herrialde bakoitzetik talde bana gerturatuko da hilaren 19an Hernanira; Lapurditik MAK, Bizkaitik Norte Apache, Arabatik Indarrap, Nafarroatik Goienetxe Anaiak eta Gipuzkoatik %100 Gourmet.

Graffitilariak ere ariko dira rap doinuek lagunduta inguruari kolorea jartzen eta tarteka ZAPARRADA Batukadak danbor hotsekin dantzarako gonbitea ere egingo digu. Bestelako doinuei ere egingo diegu tarte Hernanin. Dantzarako giroa jarriko dute The Sparteens eta Afu taldeek; Sirokak itxiko du kontzertuen atala rock doinuekin. Irratiko kolaboratzaileak ditugun bi disko jartzailek emango diote amaiera musika jaialdiari, DaddyJeff-ek eta Sound Sisterrek.

Musikak bere tartea Info7n

Infozazpi irratia informazioan bereizitako irratia bada ere, tarte berezia du musikak, eta bereziki euskal musikak. Bost urteko ibilbide honetan musika espezializatuan oinarritutako saioak nagusi izan ditugu gaueko 22:00etatik 00:00etako tartean. Astelehenero munduko musikak Hegoaldeko Ostatuan (Andoni Tolosa) eta funky eta soul doinuak Life is Just a Moment saioan (Esther Gonzalez).

  • Asteartero 60-70 hamarkadako musika Gozakaizten (Akui) eta musika beltza eta elektronikoa Revolutionary Grooves saioan (Daddy Jeff).
  • Asteazkenero rock doinuak Bailara Ezkutuan (Rafa Cabeza) eta punk oi musika Kaleko Mobidan (Ekaitz Etxezarreta).
  • Ostegunero musika beltza eta elektronikoa Sound System saioan (Aritz Usandizaga) eta heavy metal doinuak Burdinolan eta musika alternatiboa Harrobian (Inaxio Esnaola).

Informazio gehiagorako:

  • harremanak@info7.com
  • (0033) (0) 559 47 84 91

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago