Teknologia albisteak
3

Eusko Jaurlaritzaren oporretako aisialdi eskaintza haur eta gazteentzako, espainolez ondo ikasi dezaten?

Erabiltzailearen aurpegia
Bittor Hidalgo - Donostia
2011-02-11 : 08:02

Zuzenketa. (Gaizki ulertu baten ondorio izan zen hemen Bittor Hidalgok idatzitakoa. Irakurle batek ohartarazi zion, eta barkamena eskatu du Hidalgok. Artikuluak kentzeko ohiturarik ez dago Sustatun, eta zuzenketarekin argitua gera bedi.)

Oraintxe jaso dut Eusko Jaurlaritzak bidali didan Euskararen Berripaperaren email berria, bost albisterekin. Hirugarrenak dio: Haurrentzako eta gaztetxoentzako oporretako aisialdi-eskaintzaren erdia baino gehiago euskaraz da.

Eta niri lotsagarria iruditu zait, eta kexatzeko modukoa, ez? Ez dakit zuei.

Gaur egun (eta delako aisialdi eskaintza egiten zaien haur eta gazteen garaiko) eskola matrikula D eredukoa da %60 baino gehiagoan eta B eredukoa %30 inguruan. A eredukoa %10etik beherakoa baino ez.

Zertara dator orduan Eusko Jaurlaritzaren aisialdi eskaintza bat (ia) erdia espainol hutsez ematen, euskara bultzatu nahi badu(gu), eta batez ere belaunaldi gazteenetan?

Hori ez da euskara bultzatzea. Hori da espainola bultzatzea.

Haur euskaldunei ez eskaintzea euskaraz behar lituzketen plazak (eta derrigorrez espainolezkoak hartu behar izatea).

Eta haur erabat ez euskaldunen artean (A eredukoak, eta B ereduetako hainbat) ez bultzatzea jada ezagutzen duten euskara horretan bizi eta murgildu ahal izatea udako aisialdi saioetan behintzat (eta horrela bide batez gure hizkuntza ofiziala den euskararen ezagutza areagotzea, eta 16 urteetan behintzat iritsi ahal izatea bi hizkuntza ofizialak behar den neurrian ezagutzera, Euskararen Legeak-eta eskatu bezala, ez?).

Erantzunak

joseba
2011-02-14 : 09:25

barregarria litzateke, penagarria ez balitz. baina Hezkuntza Sailaren politikaren barnean, ezin uka koherentea denik: espainolaren sustatzea eta euskararen atzeratzea.

txerra
2011-02-14 : 15:37

Bittorrek bidalitako loturetan apur bat saltseatu dut, eta sorpresa ederra hartu. Izan ere, titularra txarra da eta artikuluak dioena ez da egia. Ez da Eusko Jaurlaritzaren eskaintza bat. Eusko Jaurlaritzak egin duen azterketa bat baiziik. Eta azterketa horretan hartzen dira kontuan oporretan dauden aisialdi eskaintza guztiak, pribatuak zein publikoak (EJrenak, diputazioenak, udalenak). Beraz, ez da Eusko Jaurlaritzaren eskaintza, eragile guztien eskaintza da. Eta , gainera, eskaintzen diren ekitaldien %73 inguru udalek egiten dute.



Kritikatu aurretik, irakurri egin behar da kritikagai dena.

Bittor Hidalgo - Donostia
2011-02-14 : 16:31

Barkamena eskatzea baino ez zait geratzen, hala bada. Nik gaizki ulertu bide nuen berria, eta nahikoa saltseatu ez, iruzkina idatzi aurretik.



Beraz, nire artikulua erretiratzea eskatu nahi nuke, inori gaizki aurpegiratutakorik ez dadin sarean gehiago agertu.



Ez dakit ohikoa den, etikoa den (ni nire hobenak ezkutatzen saiatzea), komenigarria den, ...



Kudeatzaileek esango dute.



Barkatu, ba, eta ondo izan



Bittor

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago