Teknologia albisteak
1

Martxoak 13, Amaiur: Nafarroako Gazteluak mugarriztatzeko ekimena

Erabiltzailearen aurpegia
1512-2012 Nafarroa Bizirik
2011-02-20 : 11:02

"1512-2012 Nafarroa Bizirik" ekimenak hitzordua aurkezten dizue martxoaren 13rako, Amaiurren. Goizeko 11etan hasiera emango diogu egunari, zutarrian egingo dugun ekitaldi xume batekin. Ondoren, herriko plazan, akto nagusia burutuko dugu. Eta eguerdiko 2:30etan herri bazkaria.

Ekitaldi honekin, Nafarroako Gazteluak mugarriztatzeko martxan jarriko dugun ekimena aurkeztea helburua daukagu.

Aldi berean, Ekainaren 5an, Iruñean ospatuko dugun Jaialdia aurkeztuko dugu ere.

Aurrerago, ekitaldi honen inguruko xehetasun guziak jakinaraziko dizuegu.

Gonbidatuak zaudete ! NAFARROA BIZIRIK !

Erantzunak

Asun
2011-03-01 : 08:16

Aupa zuek !!

Indarrak bildu eta datorren urtean Nafarroa Bizirik dagoela erakutsi behar diegu agintari espainarrei.

Amaiurren ikusiko dugu elkar !!

Konkistatuak bai, baina bizirik !!

Erantzun

Sartu