Sustatu logoa Teknologia albisteak

EHAA (BOPV) hobetzen ari dira: Orain PDFa Internet Explorerekin bakarrik deskargatu daiteke

P. Arreitunandia
2011-02-11 12:02

Ez sinistekoa da, badakit, baina une hauetan beste nabigatzaileekin ezin da boletineko PDFa deskargatu. Nik Firefox eta Chromekin saiatu naiz (Linux eta Windowsen) eta ezin, Internet Explorer erabiliz primeran doa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria.

Eguneraketa: 14.15. Abisatu digute konponduta dagoela jada.

Abisua lagun batek pasatu dit. Berak egunero irakurtzen du boletina eta azken egunetan arazoak zituen. Esteka jarraitu eta errore moduko bat ateratzen zen. Arduradunei galdera luzatu die eta hau da jaso duen erantzuna:

Entendemos que utiliza un navegador que no es Internet Explorer ya hemos realizado un cambio interno en la configuración de la página y no hemos optimizado su funcionamiento en otros navegadores. Estamos en vías de solución y le rogamos nos disculpe por los inconvenientes que le podamos haber causado.

Barkatu, baina ...., MANDA HUEVOS !!

Aldaketak egiten ari bazarete eta aldaketa hauek ez badaude prest beste nabigatzaileentzat, ez jarri produkzioan aldaketak !! Konpondu arazoak eta denontzat prest dagoenean, orduan aplikatu. Ez da hain zaila, ezta ?

Badirudi hau egin eta onartu dutenek ez dutela egunkaria irakurtzen

Hemen deskargatzeko orrialde nagusia: http://www.euskadi.net/cgi-bin_k54/bopv_00?e

Hemen atzoko boletinaren PDFa: http://www.euskadi.net/cgi-bin_k54/bopv_20?e&f=20110210&s=2011028

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu