Teknologia albisteak

Gipuzkoa 2.0 eztabaida irekia abian da

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-02-10 : 08:02

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura eta Euskara departamentuak kudeatzen duen Gipuzkoa 2.0. programaren diru laguntza deialdia, eztabaida irekian jarri nahi izan dute beraren arduradunek 2011 urte honetarako. Pasa den udazkenean aurrera eraman den GI2.0 Elkarlanean parte hartze prozesuaren ondorio eta, beraz, konpromisoetako bati helduaz, dirulaguntzak programaren helburuetara hobeto egokitu eta, laguntza eragingarriagoak eta azkarragoak diseinatzeko asmoz abiatzen da eztabaida. Helbide honetan aurki daiteke parte hartzeko era eta bideen berri: http://auzolana.gipuzkoa2.net/


Argazkiak.org | Auzolanerako wikia © cc-by-sa: sustatu

Xedea, hala nahi duten guztien artean, hobekuntzak ezartzea da, diru laguntzen eskaera bera argiago eta errazago egin ahal izan dadin, eta aldi berean, diru-laguntzen arduradunek ere modu errazagoak ukan ditzaten laguntzak erabakitzeko.

Funtsean, posta-zerrendan izena emandakoen artean eta wiki bidez eramango da aurrera eztabaida ireki hau.

Prozedura argi azaltzen saiatu gara, hemen:

Epea

Asmoa da Otsailaren 28ko eguerdiko 12tan amaitutzat ematea eztabaida, komenigarri ikusten baita eztabida itxi eta aurtengo diru laguntzak ahalik eta azkarren banatzea. Beraz, aipatu unetik aurrera ez da iradokizunik eta ekarpenik egiterik izango.

Denbora horretan, ordea, ekarpenak eta hobekuntzak egin nahi zaizkio Gipuzkoa 2.0 diru laguntzen programari. Dei egiten zaizue, beraz, eskatzaile edota interesaturik zaudeten guztioi, bertan parte har dezazuen.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura eta Euskara departamentuarekin elkarlanean, Sustatu eta ZuZeu agerkari digitaletako Luistxo Fernandez eta Hasier Etxeberria aritu dira orain arte eztabaida abiatzeko tresnak garatzen eta aurrerantzean ere eurak izango dira eztabaidaren kudeaketaz arduratuko direnak, Haritz Solupe Kulturaren Sustapeneko eta Hedapeneko zuzendaria eta Xabier Eskisabel aholkulari teknikoarekin batera.

Interesaturik bazaude, zatoz.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago