Teknologia albisteak

Espainiako ekonomiaren zazpi mirariak

Erabiltzailearen aurpegia
Ignacio Escolar
2011-02-17 : 10:02

Ignacio Escolar kazetariak Espainiako ekonomiaren 7 datu esanguratsu atera ditu blogean. Deigarriak iruditu zaizkigu eta horregatik ekarri ditugu Sustatura itzulita.

Bat. Espainia da langabezia tasa altuena duen Europako herrialdea: biztanleria aktiboaren %20,2-a, Europear Batasuneko (EB) batez bestekoaren bikoitza . Lehen munduan anormalitate absolutua da. Mozanbike (%21), Sudan (%19) edo Iraken (%19) antzerako langabezia tasa da.

Bi. Krisia iritsi aurretik, Espainia zen aldi-baterako kontratu tasa altuena zuen Europar Batasuneko (EB) herrialdea; langabezia tasarekin gertatzen den bezala, tenporalitateak Europako batez bestekoa bikoizten zuen .

Hiru. Espainia da EB-an 500 euroko billete gehien dituen herrialdea: lautik bat hemen dago. Espainian zirkulazioan dagoen diruaren %65-a 500-eko billeteetan dabil. Zifrak ia ez dira jeitsi etxebizitzen burbuila zulatu ondoren eta oraindik 52.244 miloi euro dira. Diru horren ehuneko oso altua ez da deklaratzen eta urtero 16.000 miloiko iruzur fiskala uzten du. EB osoko brontzezko medaila gara ezkutuko ekonomian, BPG-aren %20 inguruko tasarekin ; Italia eta Grezia bakarrik ditugu aurretik.

Lau. Espainiar goi-zuzendariak Europan gehien irabazten dutenak dira. 2009-an, krisiaren urte txarrenean, beraien soldatak %15 igo ziren : Ibex 35 enpresetako kargu altuek, batez beste miloi bat irabazi zuten . Telefónicako nagusi handi batek bere 103,5 langilek beste irabazten du .

Bost. Espainiako batez besteko soldata urtean 21.500 euro gordinekoa da: Alemania, Holanda edo Erresuma Batukoaren erdia. Batez beste nahasgarria da: espainiarren %63-a mileurista edo okerragoa da. Espainia da EB-15-eko herrialdeetatik desberdintasun ekonomiko altuena duenetako bat, Portugalen atzetik bakarrik. Txirotasun tasa %20,8-koa da , EB-ko altuenetakoa hau ere.

Sei. Espainia da munduko 30 herrialde aberatsenen artean urte onetan batez besteko soldata hazi ez zen herrialde bakarra. 1995 eta 2005 urteen artean, espainiarren batez besteko soldata errealak %4-eko galera izan zuen erosteko ahalmenean; 1999 eta 2006 urteen artean, enpresen mozkinak %73 handitu ziren.

Zazpi. Espainia da ezagutzen den toki bakarra, non autonomo eta modulo bidez ordaintzen duten enpresari txiki eta ertainek, batez beste langile eta pentsionistek baino sarrera gutxiago deklaratzen duten .

CC-BY-ND Ignacio Escolar 2011. Las siete maravillas de la economía española originaletik Sustatun itzulia, baimen bereziarekin.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago