Generoarekin bueltaka Nafarroan: astronautak, printzesak, Opus Deikoak eta Post-pornoa
A ze kontuak genero kontzeptuarekin Nafarroan! Kongresu interesgarri baten atarian, Nafarroako Hezkuntza kontseilariak bideoa aurkeztu zuen joan den astean ikastetxeetako matrikulazioak sustatzeko. Mutikoak astronautak, eta neskatoak printzesak...
Bideoa, ordea, ez zen telebistetan emititu. Eta Alberto Catalan hezkuntza kontseilariak berak onartu behar izan du desegokia dela. Bideoaren produkzioan izandako berrikuspen arazo arraro batzuk aipatu izan ditu Catalanek aitzakia bezala. Desegokitasuna ostiralean aitortu zuen Catalanek. Bideoaren agerpen publikoa berriz, bi egun lehenago berak egin zuen pertsonalki, prentsaurreko batean!
Genero ideologiare kontura, Opus Deiren eskutik
Agian gertaera hau aipagai izan daiteke Nafarroako Unibertsitateak antolatutako Genero Ideologiaren Nazioarteko 1. Kongresua. Opus Dei erakunde katolikoaren unibersitatea da antolatzailea, jakina, eta programa edo aurkezpen-testua irakurrita, argi samar dago genero-berdintasunaren izenean egindako gehiegikeriak ikuspegi konfesional batetik kritikatzera datorren biltzarra dela.
Biltzar hau etzi da, otsailak 9, Iruñean, eta Nafarroako agintarien presentzia espero da bertan, Miguel Sanz presidentearena eta Yolanda Barcina Iruñeko alkatearena kasu.
Jardunaldi Generanitzak.
Izatez, biltzar honen aurrean kontra-biltzarra ere antolatu dute zenbait elkartel: Jardunaldi GENerANITZak izena jarri diete. Izatez, duela egin batzuk hasi ziren ekitaldiekin. Horra egitaraua:
- Otsailak 1ean egin zuten: Teoría(s) Queer Queer teoriak Sejo Carrascosa Subeltz, Curia 29
- Otsailak 8, astaertea: Zineforum GENerANITZa I. Kattalingorri, Aldapa 3 19:30
- Otsailak 9: Inkisizioa eta gorputzak. Itu Medeak. NUP, Ikasgelategia 19:00
- Otsailak 10: Postporno. Post-op NUP, Ikastelategia 19:00
- Otsailak 11: 12etab Desira desordenatuak aurkezpena. Amaia Álvarez Sareinak. NUP, Ikasgelategia. Eta 21.00etan Ez donk armairy, irakurraldi les-gay-querra; Amaia Álvarez Sareinak, La Hormiga Atómica, Curia 4
- Otsailak 12. Manifestazio eta jai generanitza, eta aniztasunaren ibilaldia. Protomedicato plazatik, (Virgen del Camino aparkalekua). Gero herri bazkaria eta gauez festa.
- Otsailak 14. Hitzaldia: Transfeminismo, la activación interrelacionada de todas las luchas revolucionarias- Laura Bugalho. Zabaldi, Nabarreria 25 19:00
- Otsailak 15: Trans Des/pathologizazioa. Iván Garde - Ilota Ledo - Alira Araneta - Acera del frente. Kattalingorri, Aldapa 3 19:00
- Otsailak 16. Euskal Herriko mugimendu feminista. Edurne Epelde Emagin. La Hormiga Atómica, Curia 4 20:00
- Otsailak 18. Maskulinitate femeninoak. Raquel/Lucas Platero. Kattalingorri, Aldapa 3 20:00
- Otsailak 22. Zineforum GENerANITZak II. Kattalingorri, Aldapa 3 19:30
- Otsailak 23. Lo anal como espacio de creación de género. Sejo Carrascosa. La Hormiga Atómica, Curia 4 20:00
- Otsailak 24. Feminismoaren subjektu politikoa. Miren Aranguren, Itziar Ziga. IPES, Tejeria 8 20:00
- Otsailak 25. Literatura eta komiki lesbikoa. María Castejón, Susanna Martín. IPES, Tejeria 8 20:00
- Otsailak 26, tailerra, aldez aurretiko izen-ematearekin: Drag-Bitch: Reputificate, Nagore Gore eta Lady Ziga. Subeltz, Curia 29 18:00
Agian aldaketak izan daitezke programan, jarraitu beren bloga.
Erantzunak kargatzen...