Teknologia albisteak

Androidek iPhonearen merkatu-kota lortu du AEBetan: smartphoneen herena

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-02-18 : 08:02

AEBetan Nielsenek egindako merkatu-ikerketa baten arabera, Smartphone mugikorren merkatuan %13 bereganatu zuen Android sistema eragileak 2009ko iraila eta abendua artean; eta hortik %27ra igo da azken urtebetean.

Android sistemak hazkunde hori izan duen bitartean, Appleren iPhoneak eutsi egin dio, gutxi gora behera, bere merkatu-kotari, %26 eta %29 artean.

Blackberryak, berriz, jeitsiera nabarmena izan du: 2009ako azaroan merkatuaren %40 izatetik, 2010eko azaroan %26 izatera pasa da.

Blackberryren jeitsiera, iPhoneak nola eutsi dion eta Androiden igoera oso argi ikusten dira ikerketaren datuak erakusteko egin duten grafika honetan.

Android gehiago erosten dituzte orain

iPhone, Android eta Blackberryren artean oso banatuta dago merkatua, txosten honen arabera: %28, %27 eta %27, hurrenez hurren. Baina tendentziak oso argi erakusten dituen beste grafika bat ere egin dute: azken 6 hilabeteotan erositako mugikor berriak.

Hor garbi ikusten da iPhoneak salmenta-mailari euskten diola, beherakada nabarmena izan duela Blackberryk eta igoera handia izan duela, berriz, Androidek.

Iturria: Nielsen (ingelesez)

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago