Ezker abertzalearen Estatutu berrien aurkezpena gaur: indarkeria errefusatuko dute
2011-02-07 12:02
Aurkezpena zuzenean jarraitzeko:
Tuiterlari euskaldunak #legalizazioa hashtagarekin ari dira iruzkinak egiten, eta baita #alderdiberria hashtagarekin.
Ekitaldia, eredu aldetik, xumea izango dela aurreratu zuen Lokarrik, eta bi hizlari izango zituela:
- Iñigo Iruin abokatua, estatutuen nondik norako juridiko-politikoak emateko
- eta aurretik Rufino Etxeberria, haien kokapen politikoa egiteko.
Lokarriren sortze-helburua Bakea lortzea da, abiabide erresolutiboaren ildotik. Euren ustez aipatutako edukiak "bereziki garrantzitsuak" izan daitezke ikuspegi honetatik.
Indarkeriaren kontra
Berria egunkariak atzo zekarrenez indarkeria oro errefusatuko dute estatutu berriak, ETArena barne:
helburu politikoak lortzeko indarkeria ororen aurka agertuko da, eta errefusatu egingo du, ETAren indarkeria barne, espresuki aipatuta.
Horrez gain, egunkarien arabera PSOE eta EAJ alderdien estatutuen antzekoak izango dira.
Erantzunak kargatzen...