Larunbat gauean ezagutu ziren Mark Zuckerberg Facebooken sortzailea eta Facebooken sorrerari buruzko The Social Network pelikulako protagonista, Jesse Eisenberg, telebistako show batean aktoreari prestatu zioten ustekabe bihurri batean.
Zuckerberg, Eisenberg eta SNL saioko antzezlea
Larunbat gauean ematen dute SNL Saturday Night Live (Larunbat Gaua Zuzenean) programa NCB telebistan. Programa horretan ari zen zuzeneko bakarrizketa bat egiten Jesse Eisenberg, Facebooki buruzko The Social Network pelikulako protagonista den aktorea, Oscar sarietarako hautagaietako bat.
Bere nortasunaren eta egin behar izaten dituen pertsonaien arteko desberdintasunez ari zen Eisenberg aktorea bere bakarrizketan, eta hara non telebista programa horretako imitatzailea agertu zen Mark Zuckerberg imitatzen. Seguraski hau gidoian prestatuta zeukan Eissenbergek, bien artean elkarrizketan lasai asko hasi baitziren.
Bien arteko elkarrizketaren erdian benetako Mark Zuckerberg agertu zen eszenatokian, eta imitatzaileak ospa egin zuen orduan, benetako Mark Zuckerberg eta filmeko aktorea bertan utziz.
-Ikusi al duzu filmea?
-Bai, ikusi dut.
-Eta zer iruditu zaizu?
-Interesgarria.
Erantzun
Sartu