Teknologia albisteak

Egiptok Internet itxi du

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-01-28 : 11:01

Interneteko historian lehen aldia omen da estatu oso batek Internet mozten duela. Hori gertatzen ari omen da une honetan Egipton. Just Ping zerbitzua erabiliz aproba sinplea egin dugu: Sustatu.com-era sartzeko munduko hainbat tokitatik zenbat tardatzen den. Kairotik, ez dago hau irakurtzerik.

Ez bakarrik Internet zerbitzua, SMS mezularitza ere etenda dago telefono mugikorrentzat. Blackberry sistemak darabilen Internet konexio sistema propioa ere bai.

Protesta mugimenduari buruzko informazio, Wikipedian, ingelesez.

Internet komunikazioen mozketari buruzkoak, zenbait blogetan:

Erantzun

Sartu