Grebaren zuzeneko jarraipena Twitterren
Tuiterlari euskaldunen trend errepikatuena da #grebaorokorra, une honetan, azken orduotan eta baita azken aste osoan ere, Umapen ikusten denez. Umapen albistegi automatikoan ere grebari buruzko albisteak dira nagusi.
Aurrekoetan bezala, grebaren jarraipena egiten ari dira greba.euskalherrian.info webgunean, eta baita Facebook bidez.
Mapa herriz herri
Argian ez dago albisterik, mapa bat egin dute grebaren eragina herriz herri azaltzeko. Twitterretik ari dira jarraipena egiten. Argiaren mapa ekarri dugu hona:
Berrian jarraipenik ez
Berria.info-n ez dago albisterik, ezta eduki zaharretara sartzeko ahalmenik. Berriako albiste zahar baten url bat klikatu ezkero, langilean greban daudela ohartarazten duen portada berezi batera eramaten zaitu.
Zuzeneko jarraipena egiteko, tuiterlari euskaldun asko ari dira uneoro mezuak bidaltzen #grebaorokorra hitz gakoarekin.
Erantzunak kargatzen...