Teknologia albisteak

Antton Aranburu izango da gaur Kafe Toreron

Erabiltzailearen aurpegia
izaskun
2011-01-26 : 16:01

Zarauzko Kafe Torero kultur egitasmoaren barnean Antton Aranburu musikaria izango da "Gorakada" bere estreineko diska aurkezten. Gaueko 21:30etan hasiko da emanaldia Euskalduna tabernan.

Antton Aranburu ez da bakarrik egongo oholtza gainean, izan ere, zuzeneko kontzertu hauetan Bidaiari bakartiak taldeak laguntzen dio: Juanma Gereñu (gitarra elektrikoa), Danilo Foronda (baxua), Kepa Martinez de Albeniz (teklatuak) eta Iker Uriarte (bateria).

Antton Aranburu, Gasteizen bizi den Busturiako bakarlaria da. Iazko Durangoko azokarako atera zuen "Gorakada" disko hau ELKAR zigiluarekin; bere ibilbideko lehena, hain justu. Euskaraz beti ere, nostalgia, malenkonia eta baikortasuna transmititzen dituzte abestien hitzak, folk, rock eta pop melodietan bilduta.

Erantzun

Sartu