Oscarretarako hautagaien aurtengo zerrenda osa dezagun
2011-01-28 09:01
Iaz garai honetan 2010eko Oscarretarako hautagaien torrent fitxategien zerrenda jarri zuen Sustatuk, eta asko eskertu nuen ahalegina (Sandra Bullocken pelikula izendatu zuenaren ama ahotan izan nuen arren). Ordain gisa, zerrendatxo bat prestatu dut aurtengo batzuekin (mesedez, lagundu zerrenda osatzen).
Gehigarri gisa, gaztelerazko azpidatziak jaisteko linka jarri dut. (True Grit-ena izan ezik, oraingoz dauden azpidatziak oso txarrak direlako).
Nire berme apal osoa dute filmok eta azpidatziok, ikusi egin ditudalako. Kalitate onekoak dira denak.
Erantzunak kargatzen...