EAE, Bilbo, Donostia eta Zinemaldia, Estatuko kultura zerrendetako lehen postuetan
Espainiako kulturaren egoerari buruzko kontsultak egiten ditu Fundacion Contemporanea erakundearen Kultur Behatokiak. 2010eko barometroa argitaratu dute (gaztelaniaz) eta emaitzen lehen postuetan daude Zinemaldia, Euskal Autonomia Erkidegoa, Bilbo eta Donostia.
EAE, 3. erkidegoa kalitatean eta berrikuntzan
Zerrenda horrez gain, erakunde honen barometroak beste ranking batzuk ere ematen ditu:
- Kalitate Rankinga. Madril eta Kataluniaren ondoren, 3.a da EAE.
- Berrikuntza Rankinga. Katalunia eta Madrilen ondoren, 3.a da EAE.
Bilbo eta Donostia hiri onenen artean
Kalitate eta berrikuntza zerrenda horiek hiriburuekin ere egin dituzte. Bilbo hirugarrena da bi zerrenda horietan (Bartzelona eta Madrilen ondoren) eta Donostia 6.a da kalitatearen zerrendan, eta 8.a berrikuntzarenean.
Donostiako Zinemaldia, Estatuko 5. kultur ekimena 2010ean
Urteko kultur erakunde eta ekimen esanguratsuenen zerrenda argitaratu du, eta espainiar Estatuko 5. erakundea da Donostia Zinemaldia. Zinemaldiaren aurertik, Madrilgo 3 museo eta kulturgune bat izendatu ditu Fundacion Contemporanea erakundeak:
- Sofia Erregina arte museoa
- Prado museoa
- Thyssen museoa
- La Casa Encendida
Erantzunak kargatzen...