Teknologia albisteak

2011ko Bertso Eguna larunbatean Donostian

Erabiltzailearen aurpegia
izaskun
2011-01-26 : 14:01

Urtero legez, badator bertsoaren festa nagusia. Aurtengo Bertso eguna hilaren 29an, larunbatean, ospatuko da Donostian. Goizetik hasiko da festa Donostiako Alde Zaharrean, arratsaldean bertso saioa izango da Kursaalean eta bukatzeko, afaria bertako NiNeu jatetxean.

Kamaleoia izango da aurtengo Bertso Egunaren irudia. Narrasti honek eta bertsolariek antzekotasun handiak dituzte. Izan ere, kamaleoia egokitu egiten da ingurunera eta baldintza ezberdinetara. Bertsolariek ere horretarako gaitasuna dute. Hots, eskura dituen baliabideak komeni zaizkion moduan erabiltzeko gai izan behar du.

Egun osoan zehar bertso doinuak egongo dira entzungai Donostian. Goizeko 12etan kalez-kalezko bertso poteoa izango da Alde Zaharrean. Arratsaldeko 18tan berriz, eguneko saio garrantzitsuena izango da Kursaaleko areto nagusian. Bi ordu iraungo duen bertso saioa; 16 kamaleoiekin. Festarekin bukatzeko, bertso afariaz gozatzeko aukera izango da Kursaalen dagoen NiNeu jatetxean. Afalondoan bertso eta sorpresa gehiago...

Afaltzeko sarrerak agorturik daude baina arratsaldeko saiorako oraindik geratzen dira. Horretarako, www.bertsosarrerak.eu helbidera jo behar da.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago