Arabiar Emirerri eta Qatarreko Lehendakaria
Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunean Arabiar Emirerri eta Qatarreko Lehendakariaren bidaiaren laburpena argitaratu dute, albistearen tituluaren arabera. Titulu hori eman diote Patxi Lopez Lehendakariari? Ez: Lehendakariak Arabiar Emirerrira eta Qatarrera egindako bidaiaren laburpena da.
Dagoeneko zuzendu dutu izenburua: Arabiar Emirerri eta Qatarreko bidaiaren laburpena da orain, baina hor goian dago hasierako akatsarekin pantaila irudia.
Kontu hau Josu Lezameta Jozulinek aipatu du Twitterren. Ez da lehen aldia Irekiaren akatsak Twitterren astintzen dituztela #irekiafacts hitz gakoarekin. Gako horrekin tuiteatu zuten hainbatek Irekiaren beste akats bat, Zaldieroaren Ergatiboak zuzentzeko Algoritmoarekin lotuta: Ergatibo txiripitiflautikoak detektatzeko algoritmoa martxan: bip, bip, bip... Hara!
BegoƱa Aldekogaray eta Elvira Cortajarena Aergentinako euskal empresen bileran parte hartu zuten

Argazkiak.org | Ergatiboa © cc-by-sa: sustatu
Atzo bertan beste akats txiki bat aurkitu zuen Jozulinek berak: Idoia Mendiak ostegunean jasoko du urteko pertsonaientzak gordetako Goi-Zuzendaritzako Dintel Saria 2011. Rikardo Gomez Filoblogiak deklinabide kasu honi izena ere jarri dio: Ergatinatiboa.

Argazkiak.org | Ergatinatiboa © cc-by-sa: sustatu
Itzulpen negargarrien zerrendan beste bat, Sustatun agertu zena: Euskeraren Nazioarteko Eguna. Adierazpen Instituzional (sic). Patxi Lopez lehendakariaren adierazpen instituzionala iragarri zuen Jaurlaritzak, Irekia atariaren bidez: bost hitz zituen iragarpen ofizialaren izenburuak, eta okerrak ziren bi.
Irekiak urtebete
Iazko urtarrilaren 25ean aurkeztu zuten Irekia (lehenago 2009ko irailean agertu zen Sustatun) eta gaur eguerdian balantzea egingo dute, 12.30etan Lehendakaritzan izango den prentsaurrekoan. Zuzenean galderak egiteko aukera egongo da Twitterren #irekia idatziz
Erantzunak kargatzen...