Teknologia albisteak

Euskara eta euskaldunak nazioarteko prentsan

Erabiltzailearen aurpegia
MKM EHU-EiTB ikaslea
2011-01-25 : 09:01

Zer iritzi dute euskarari buruz atzerrian? Eta euskaldunoi buruz? Nazioarteko egunkari nagusietan “euskara”, “euskera” edo “basque” hitzak bilatuta, aurki ditzakegun emaitzak adierazgarriak dira. Adierazgarriak eta, hein handi batean, beldurgarriak eta tristeak ere bai.

Euskarak, hiztun kopuru txikia izan arren, nazioarteko prentsaren arreta deitu izan du noizbehinka hamarkadatan zehar. “The New York Times”, “The Washington Post” edo “The Times” bezalako egunkarietan geure hizkuntza, eskualde eta ohiturei buruz idatzi izan dute.

Frankismoak suposatu zuen euskararen zapaltzeak ere oihartzuna lortu zuen, Estatu Batuetara bizitzera joan behar izan zuten euskaldunen istorioek bezala. “Goenkale” telesailari buruz ere artikuluren bat argitaratu da.

Baina XX. mendeko bigarren erditik aurrera ETAren indarkeriagatik izan gara albiste. “Euskara”, “euskera:http://es.wikipedia.org/wiki/Euskera” edo “basque” hitzak terrorismoari buruzko informazioetan agertu dira nazioarteko prentsan.

XXI. Mendeko egunkari gehienak oraindik idazteke daude. Espero dezagun hurrengo hamarkadek bestelako artikuluak ekarri ahal izatea euskaldunon inguruan.

Erantzun

Sartu