Teknologia albisteak

UEUren argitalpen berriak

Erabiltzailearen aurpegia
UEU
2011-01-23 : 09:01

Sukaldaritza, lurralde-antolamendua, gerra zibila eta hezkuntza berezia dira UEUren azken argitalpenen gai nagusiak.

Giza Elikadura eta Dietetika Ikasketetarako testuliburu moduan sortua izan arren, liburu honetan bildutako informazioa baliagarria izango da beste unibertsitateko ikasle eta irakasleentzat nahiz elikagaien teknologian eta prozesatzean interesatutako edozein sukaldari edo sukaldaritza-zalerentzat.

Lurralde-antolamenduak ikuspegi orokor eta sistematikoa bereganatzen du, baita eredu bateratu batean ekonomia, gizarte, kultura, paisaia eta baliabide fisikoei lotutako arloak uztartu ere.

Espainiako estatutik jendea indarrez kanporatzea ohiko jarduna izan da. Aro garaikidean, izan ziren aldaketa politikoak zirela medio, etengabeko erbesteratzeak suertatu ziren. Alde batekoak zein bestekoak, hala nola afrantsesatuak, karlistak, liberalak, errepublikanoak, ezkertiarrak… Baina, ezbairik gabe, deserriratzerik handiena, kopururen aldetik itzelena izan zelako eta gizarte-klase oro jo zituelako, 1936-1939 Gerra Zibilaren ondoriozkoa dugu.

Hezkuntza Bereziko ikasleekin lan egiten duten adituei eta, batez ere, Irakasle Ikasketak egiten ari diren ikasleei zuzendutako eskuliburua da.

Gaiak: Artea, Filosofia, Historia, Psikologia, Zuzenbidea

Lurrari edo espazio fisiko konkretu bati loturik ez gauden heinean, mugitzeko aukera eta beharra izaten dugu. Pertsonen, produktuen eta lehengaien mugikortasunak eragina du soziologia, ekonomia eta lurralde antolakuntzan. Mugitzeko joerak bi atal nagusi ditu gaur egun: jarduera ekonomikoa eta aisialdia. Bi atal horiek desplazamenduen % 75 inguru jasotzen dute.

Erantzun

Sartu