Teknologia albisteak

Azpeitiko Musika Bandako zuzendariak sable-laser bat darabil danborradan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-01-21 : 11:01

Danborradako irudien artean, bitxia Unai Franzesena Azpeitiko Bandako zuzendariaren batuta: Star Warseko sable laser gorri txiki bat darabil!

Unai Franzesena 2007tik da Azpeitiko Bandako zuzendaria, bere aitari lekukoa eta sable laser ezpata hartuta; izan ere, ezpata hori Jose Luis Franzesenak erabiltzen zuen lehenago. Hurrengo bideoan ozta-ozta ikus daiteke:

Sable laser ezpata Star Wars edo Izarretako guda pelikulan agertzen den fikziozko arma da: argi ezpata bat.

Kasu honetan, badu zentzu praktikoa: gauez musikariek batuta errazago ikusten dute argiari esker. Segurutik horregaitik erabiliko dute laser ezpata azpeitiarrek, baina ezpata hauei buruzko bideoen bilaketa azkar batean frikismoak aurrea hartzen dio zentzu praktikoari, kasu gehienetan.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago