Auzipetu guztiak errugabeak direla esan du Auzitegi Nazionalak. Fiskalak hamarna urteko espetxe zigorra eskatu arren, Auzitegi Nazionalak ez du delitu zantzurik ikusi.
Udalbiltzako 21 lagun zeuden auzipetuta kasu honetan. Fiskalaren, akusazioaren eta defentsaren eskariak honakoak ziren:
Akusatuetatik 20rentzat hamarna urteko espetxe zigorra eskatu zuen Fiskalak, erakunde terrorista baten kide izatea leporatuta.
Dignidad y Justicia elkarteak, berriz, 14 eta 22 urte arteko espetxe zigorrak eskatu zituen ETAkideak zirela eta diru publikoen bidegabeko erabiltzea salatuta.
Defentsak, azkenik, absoluzio librea eskatu zuen, eta hala izan da Egunkaria kasuan gertatu zen bezala, kasua hainbat urtez luzatu ondoren. Izan ere, 2003an izan zen Udalbiltzaren aurkako polizia operazioa.
Mezu zaparrada izaten ari da uneotan euskal tuiterlarien artean #Udalbitza izenarekin.
Zerrenda El Paisetik hartu dugu:
Urteotan auzipetu hauen aldeko ekimen ugari izan dira: Udalbiltzaren aldeko kantua,
Gaztelaniaz:
Sententzia PDF gida argitaratu da jada (Scribd-era igo eta goian itsatsi dugu). Lokarriko Paul Riosek puntu gutxi batzuen irakurketa egin du.
Era berean, magistratu batek bere iritzi partikularra (PDFan) gehitu dio sententziari, argudio eta epaiarekin bat datorrela, baina bere iritziz, gastuak ez lituzkeela Estatuak hartu behar, baizik eta herri-akusazioa bultzatu zuen Dignidad y Justicia taldeak.