Sustatu logoa Teknologia albisteak

Antena 3ek telefono bidezko spama egiten du, 1,42 euroko mezuak lortzeko

Sustatu
2011-01-20 10:01

Antena 3 telebista telefono bidez iruzur ohiko bat egiten ari da: zuk zure telefono zenbakian halakorik jasotzeko baimenik eman gabe bidaltzen dizute mezua, sari bat irabazteko aukera handiak dituzula esanez, 1,42 euroko mezua bidal dezazun. Salaketa egiteko deialdia egin dute sarean.

Euskaratuta, hauxe da jasotzen duzun mezua:

Kaixo! Carlos Lozanok jakinarazten dizu A3eko RICOk zure tlf (xxxxxxxxx) aukeratu duela 200.000E IRABAZI ahal izateko! Bidali GANAR 25354 zenbakira (1,42Eur./sms)

Baina horren aurretik, urte hasieran, beste mezu bat bidaltzen zuten. Mezu hura zuzentzeko ahalegina dirudi hor goikoa:

Tu número de teléfono puede estar premiado! Solo responde SI al 25354 y puedes ser finalista de 200.000 euros hoy en Antena3!

Alegia: Zure telefono zenbakiak saria izan dezake! Erantzun BAI 25354 zenbakira eta 200.000 euroren finalista izan zaitezke gaur Antena3en!

Samuel Parra blogariak gaztelaniaz salatu du Spamaren aurkako hainbat arau hausten dituela kanpainak:

  • Baimenik gabe eduki komertziala bidaltzea
  • Ez du aukera ematen erraz eta doan halako mezuak jasotzeari uzteko eskaria egiteko.
  • Horrelako mezuen hasieran publizitatea dela argi adierazi beharra dago.
  • Honako datuak derrigorrezkoak dira: izen-abizenak edo izen soziala, bezeroen harretarako zerbitzua, zerbitzuaren telefono zenbakia eta helbide postal eta elektronikoa.
  • "(prezioa) SMS bakoitzako" formula, gaztelaniazko (precio) por cada SMS laburtzeko (precio) xsms formatua erabiltzen du, eta formatu hori ez dago onartuta.

Horrez gain, tarifa gehigarria duten edukiek ezin dute gaizkiulerturik eragin honakoen ondorioz: zehaztasun eza, anbiguotasuna, puztea, ez aipatzea edo antzeko beste batzuk.

Hori ikusita, blogari honek bi salaketa egiteko deialdia egin du:

  1. Comision de Supervision de los Servicios de Tarificacion Adicional delako erakundeari jakinarazi, Jokabide Arautegiari dagokion gaientzat.
  2. Espainiako Datuen Babeserako Agentziaren esku jarri, baimenik gabeko komunikazio komertzialei dagokion guztiarentzat.

Horretarako dokumentua prestatu du gaztelaniaz, beste inork datu pertsonalak sartu eta salaketa egin nahi balu.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu