Teknologia albisteak

"'Beranduegi" sareko telebista hasi da emititzen

Erabiltzailearen aurpegia
Argia.com
2011-01-19 : 08:01

Beranduegi gatoz, bai. Badakigu telezaborrak hartu dizula egongela. Txutxumutxu, pilota partidu, reallity show eta informazio transgenikoek burmuina kutsatu dizute. Bai, guri ere bai. Horregatik erabaki dugu ARGIAn, astean behin Interenterako propio pentsatutako telebista saio bat egitea. Euskarazkoa. Ironikoa. Berritzailea. Laburra, baino sakona.

Beranduegi... ohiko albistegi bat egiteko.

Atzotik hasita, asteartero, Interneterako propio egindako Beranduegi telebista saioari ekin dio ARGIAk. Euskarazko saio berri honek umore ukitua izango du, eta 10-15 minuturen bueltan ibiliko da. Aktualitateari errepasoa zorrotza, analisiak, elkarrizketa eta erreportajeak, ARGIA.com-eko blogarien idatziak... atal ugari izango ditu saio berriak, baita ikusleei zuzendutako lehiaketa ere, sari potoloekin.

Atalak

Ondorengo atalek osatu dute estreineko saio hau:

  • Gorka Bereziartuak azken asteko aktualitateari errepaso zorrotza emango dio.
  • Elkarrizketa: Sustrai Colina eta Amets Arzallus. Ipar Euskal Herriko bertsolaritza eta euskararen inguruan.
  • Erreportajea: Ozono geruza eta klima aldaketaz Joxerra Aizpurua.
  • Blogak: Jon Tornerren "Antibirusak eta galtzontziloak".
  • Lehiaketa: Asteburu bat Ellauri hotelean, Asisko Urmenetaren marrazki bateko bokadilloak originalen betetzen dituenarentzat.
  • Amaiera: Errautsak antzezlanarekin agurtuko dugu saioa.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago