Teknologia albisteak
1

2011eko Sahara Marathoia

Erabiltzailearen aurpegia
Euskal Sahara Marathoia
2011-01-23 : 11:01

Saharako Marathoian parte hartzeko izena emateko epea aurki bukatuko da. Animatu, merezi du eta! 2011ko Otsailaren 28an. Lasterketa hau urtero Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD) eratu zeneko urteurrenarekin (Otsailak27a) ospatzen da. Aurtengoa errepublika aldarrikatu zeneko 35. urteurrena izanik eta maratoiaren 11. ekitaldia.

Hogeita hamabost urte luzez irauten duen Saharar Herriaren aurkako errepresioa, okupazioa eta bere natur baliabideen expolioa salatzeko. Urte guzti hauetan sahararar familiak okupazioa eta herbestearen artean bizitzera derrigortuak izan dira marokoko monarkiak egindako okupazio militararen erruz.

Kirola eta elkartasuna uztartuz nazioartean saharar herriaren egoera ezagutaraztea, era berean, egoera larriagotu den honetan, egoera honekiko nazioartea konzienziatzea eta mobilizatzea.

Saharar gazteriaren artean kirola promozionatzea eta saharar errefuxiatu kanpamenduetan kirola burutu ahal izateko instalakuntzak (kirol kantxak, aldagelak, formakuntza gelak,...) eraikitzea garapenerako proiektuen bidez. Urtero Sahara Maratoiean parte hartzeagatik ordaintzen den inskripzioaren zati bat berauek laguntzeko erabiltzen da.

Lau lasterketa dira: 5, 10, 21 eta 42 kmkoak. Norberaren prestakuntzaren arabera aukera zabala eta irekia izan dadin. Ibilbide laua, soilik 5 kmko tarte gorabeheratsuagoa eta hondartsuagoa, bide gehiena 500 metroz behin markaturiko pistetan zehar burutzen da. Lasterketen irteeran 14°C, lasterketa amaitzerako 22°C-26°C izan daitekeelarik. Anoa postuak 5 km behin aurkitzen dira, ura, fruta eta datilak eskeintzen dira. Lasterketa Ilargi Erdi Gorriak zaintzen du. Bezperan, korrikalari guztiei, azken xehetasunak eta aholkuak emateaz gain, indarrak hartzeko pasta afaria eskeitzen da. 20 herrialdetik gorako eta bost kontinenteetako korrikalariak hartzen dute parte.

Otsailaren 25etik Martxoaren 4ra luzatzen den astebeteko bidaia ahaztezina. Saharar familietan egonaldia, herri harrigarri baten kultura, ohiturak, ametsak irrikak ezagutzeko aukera paregabearekin. Lasterketetatik at, saharar herriak herbestean bere iraupena bermatzeko eraiki dituen egiturak ezagutzeko aukera: eskolak, osasun etxeak, museoak, komunikabideak, etb.

Bidaiak 900€ko kostua du: 700€ bidaia bera ordaintzeko eta 200€, lasterketan parte hartu ahal izateko inskripzio gisa ordaintzen dena, kirolarekin zerikusia duten garapen proiektuetarako erabiltzen da saharar errefuxiatu kanpamenduetan. Zalantzarik gabe, bizitzea merezi duen esperientzi harrigarri bat. Utzi zure aztarna basamortuan.

INFORMAZIOA ESKURA: www.euskalsaharathoia.com

HARREMANETARAKO: euskalsaharathoia@gmail.com

MAROKO SAHARATIK AT!!

AUTODETERMINAZIOA ETA INDEPENDENTZIA MENDEBALDEKO SAHARARENTZAT

Erantzunak

Euskal Sahara Marathoia
2011-01-24 : 10:02

Maratoiari buruzko hitzaldiak izango dira aste honetan:


  • Bilbo:Urtarrilak 25(asteartea), EITBko egoitzan, 20:00

  • Tolosa: Urtarrilak 25 (asteartea), kultur etxean, 20:00

  • Gasteiz:Urtarrilak 28 (ostirala), Simone de Beauvoi etxean, 19:30

  • Lemoa: Urtarrilak 28 (ostirala), Gaztetxean, 19:00

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago