2010eko Sustaturen Facebookeko estatistikak
Duela egun batzuk atera genituen Sustaturen 2010eko estatistikak. %22,57ko gorakada izan du iaz Sustatuk, eta bertara heltzeko modu gehienetan egon da bisita gorakada, baina Twitter eta Facebooketik iritsitako bisitak dira aurreko urtearekin alderatuz gorakada nabarmenenak izan duten iturriak. Facebook orrialdeak 14.026 bisita izan zituen horman, eta Facebooken argitaratutakoak 104.675 aldiz ikusi ziren. 2010eko estatistikak dira, baina orrialdea uda hasieran hasi ginen erabiltzen.
Bisitarien datuak
Estatistikak ematean arrapaladan aipatu genuen Sustatuk dituen 893 jarraitzaileetatik gehienak (%43) 25-45 bitarteko gizonezkoak zirela.
Zaleen informazio demografiko zehatzagoa ematen digu Facebookek:
- %0,34: 13-17 urte bitarteko emakumezkoak
- %0,45 13-17 urte bitarteko gizonezkoak
- %11 18-24 urte bitarteko emakumezkoak
- %11: 18-24 urte bitarteko gizonezkoak
- %17: 25-34 urte bitarteko emakumezkoak
- %20: 25-34 urte bitarteko gizonezkoak
- %8,1: 34-44 urte bitarteko emakumezkoak
- %13: 34-44 urte bitarteko gizonezkoak
- %3,5: 45-54 urte bitarteko emakumezkoak
- %5,7: 45-55 urte bitarteko gizonezkoak
- %1: +55 emakumezkoak
- %1,5: +55 gizonezkoak

Argazkiak.org | Facebookeko jarraitzaileak © cc-by-sa: sustatu
Zale kopuruak nabarmen gora
Urtea ixtean 893 jarraitzaile zituen Sustaturen Facebook orrialdeak, urte hasieran baino 613 gehiago. Hala ere, esan beharra dago Sustatuk lehen pertsona baten izenean sortutako profila erabiltzen zuela, eta ekainaren 23an iragarri zuela aldaketa. Zaleen gorakada nagusia orduan izan zen, eta bigarren gorakada nabaria azaro-abenduan, Facebook box bat txertatu genuenean eskumako zutabean. Igoeraren grafikoa hemen:

Argazkiak.org | Facebookeko zaleen gorakada 2010 © cc-by-sa: sustatu
Facebook euskaraz konfiguratuta
Iazko jarraitzaile gehienek (%62) euskaraz daukate konfiguratuta euren Facebook kontua. Uztailean eman genuen horren berri eta urteko estatistiketan mantendu egin da. Hona hemen Sustaturen jarraitzaile kopurua hizkuntzako:
- 556 Euskara
- 152 Espainiera (Espainia)
- 132 Gaztelania (Espainiera eta gaztelania bereizten ditu Facebookek)
- 17 Ingelesa (UK)
- 17 Ingelesa (AEB)
- 4 Frantsesa (Frantzia)
- 2 Katalana
- 2 Nederlandera
- 1 Portugesa (Brasil)
Une honetan 932 jarraitzaile ditu Sustatuk Facebooken.
Erantzunak kargatzen...