Kaleko hesiak barbakoa bihurtuta: street marketin kanpaina
2011-01-17 13:01
Barbakoak saltzeko street marketin akzio polita egin dute Miamiko Publizitate Eskolan Weber barbakoentzat. Kaleko hesi tradizionalak barbakoa bilakatu dituzte, haragi zatien irudiak itsatsiz.
Hesitik hanburgesa edo xerra bat hartu eta atzeko aldean Weber.com helbidea ageri da.

Argazkiak.org | Weber barbakoak, street marketin © promoziozkoak: Adsoftheworld
Kanpainaren berri Imanol Abaden bidez jakin dugu Twitterren. Lehenago Sustatun beste street marketin kanpaina batzuen berri ere eman izan dugu:
- Ziklolimusina Donostian. Limusina itxurako bizikleta luze bat, publizitatea eramateko.
- Dibertimenduaren teorema Volkswagenen kanpaina bat, esfortzua kostatzen diguten eguneroko gauza txikiak dibertigarri bilakatzeko.
- Gutxitu fisikoentzat egokitutako sarbideak Gasteizen. Pegatina gorri eta berdeak, gune irisgarriak eta desegokiak markatzeko.
- 51 ideia kreatibo, publizitatea egiteko ideia bitxiz osatutako bideo bat.
Erantzunak kargatzen...