Teknologia albisteak

Txotx Festa 2011

Erabiltzailearen aurpegia
Txindurri-Iturri
2011-01-14 : 08:01

Aurten ere ez da faltako sagardo-denboraldiari hasiera emango dion Txotx Festa, Itziar-Debako Txindurri-Iturri sagardotegian. Gonbidatuen artean, Bizkaiko bertso txapeldun berria eta Valladolideko musikari fenomeno bat. Zita larunbat honetan da.

Aurtengo kartelean glamurra barra-barra:

Bazkalorduan, eta ohitura denez trikitilariak eta Algortako txalapartariak izango ditugu; bazkalostean Iratxe Ibarra eta Bizkaiko txapeldun berria, Arkaitz Estiballes, bertsotan jardungo dute.

Iluntze partean afari-meriendatxo bat izango dute etxera bueltatzeko gogorik ez dutenentzat, eta Valladolidetik El Duende Eléctrico etorriko zaigu, benetan tipo fenomenoa. Bizikleta gainean kitarra, bateria eta turuta aldi berean joten ikustearren, etortzeak merezi izango du...

Ezagutzen ez duzuenontzat, hemen duzue telebistako "Tienes Talento" programan agertu zeneko bideoa:

Gau luzea izango dugu, zalantza gabe...

Erantzun

Sartu