Teknologia albisteak

Grises taldearen kontzertua eta indie jaia Eibarren, urtarrilaren 28an

Erabiltzailearen aurpegia
Arragueta Fest
2011-01-22 : 11:01

Urtarrilaren 28an Arragueta Fest jaia antolatu dute Eibarren, hurrengo talde eta DJen partehartzearekin: Grises Band + ZapatoTipoBota + Dj Leta + Dj Euskalnew Collective.

Urtarrilaren 28an jai indie-pop-alternatiboa antolatu dugu Eibarren: Arragueta Fest jaia. Moda, argazkilaritza, musika... sustatzeko asmoarekin eratutako taldea da, Mundaka-Bermeon Ai Ama sortu zuten bezala, Arragueta Festek Eibar inguruko erreferentzia izan nahi du bere San Undress party jaiekin.

Jaiaren izena San Andres Eibarko patroiaren izenetik dator, herriko jai hauen bezperetan egin baitzen lehenengo jaia. Arragueta, berriz, Eibarko kale zahar eta enblematiko bat da, erdialdetik gertu eta, nolabait esatearren, kalearen zati handi bat dekadentzian dago. Kaleak bere kantua ere badu.

Lehenengo jai apal eta umilen ondoren, kontzertua eta DJ ezagunekin antolatu dute hirugarren jai hau, Euskal Herriko beste txoko batzuetako gazteak erakartzeko asmoarekin. Horregatik sarreren zati handi bat online daude salgai.


Argazkiak.org | Arragueta Fest © cc-by-sa: josu

Grises

Zestoako Grises taldeak Indie / Pop / Alternatibo estiloko musika egiten du. 2005etik hona hazten joan dira Eñaut Gaztañaga, Amancay Gaztañaga, Alejandro Orbegozo, Raul Olaizola eta Antonio Diniz. Bigarren diskoa grabatzen ari dira orain.

DJ Leta

Planetaleta Leta da. Leta Javier Letamendia da. 25 urte daramatza bateria jotzen hainbat taldetan: Barflies, El Inquilino Comunista, Crockanties, Maxia eta We Are Standard. Euskal Herriko 70 talde baino gehiagoren produktorea da Leta.

ZapatoTipoBota

Idietronic estoloko musika (128 eta 138 bpms-ko erritmoak) Ira Kaplan eta J.Mascis estiloko gitarra rockeroekin eta Fernando Alfaro edo Albert Plaren estiloko urratutako ahotsarekin.

Bere letren gaiak: espaziontziak, zarata sukaldatu, mila euro, burmuina apurtzen dizuten antibirusak eta irakasleak.

Euskalnew Collective

Anasintxa (Ai Ama taldearen arduradunetako bat) eta Bilboko Fever diskotekan hainbat aldiz musika jartzen aritu izan den Glamourama bikoteko Ainara. Bi hauek parte hartu zuten lehenengo San Undress party jaian eta San Undress berbi jaian.

Bi jai horiek antolatu ziren Eibarren tarteka jai desberdinak egiteko asmoarekin, eta hirugarren jaia indartsua egin ahal izateko txosna jarri genuen Arrateko jaietan.

COMPRAONLINE - Arragueta Fest

Erantzun

Sartu