Teknologia albisteak

Bertsolari bi Audientzia Nazionalean: honela izan zen ekitaldi hura

Erabiltzailearen aurpegia
Josu Mendicute
2011-01-14 : 12:01

Uztailaren 25ean, Santiago egunez, blusa eta nesken konpartsak omenaldi bat egiten die preso dauden gasteiztarren familiei, dispertsioa pairatzen dutela-eta. 2004tik honako guztiak ikustea tokatu zait, eta beti izan da ekitaldi lasaia. Aurten Ertzainak (beltzak) etorri ziren, ekitaldi osoan zehar ixilik eta bueltaka egon ziren, eta amaieran eszenatokiko eskilarak igo eta publikoki hitz egin zutenei Nortasun Agiria eskatu zieten, eta gaur deklaratzera deituak izan dira. Orduan bukatu zen ekitaldi hartako lasaitasuna. Ekitaldiko bertsolariak gaur 11etan deklaratzera deitu dituzte.

Urtero ebento lasaia izaten da. 2004tik han inguruan ibiltzea egokitu zait, Gasteizko jaietan txarangarekin ibiltzen bainaiz (gauza gehiago ere ikusi izan ditugu) eta Plaza horren inguruan egoten baikara uztailaren 25 eguerdian Blusa eta Neska koadrilekin aritzen garenotatik asko. Batzuk ekitaldian bertan, eta inguruan beste batzuk, baina Foruen Plazako armailetatik kanpo ere ondo egin daiteke ekitaldiaren jarraipena.


Foruen plaza (Gasteiz) | Tagzania

Aurten beltzak joan ziren, eta han ibili ziren, plaza inguruan, berez beti lasaia izaten den ekitaldi batean. Aurreko 6 urteotako esperientzia ikusita, lasai esan dezaket segurtasun behar handiagoak daude Autonomia Erkidego honetan bertan, beste toki batzuetan eta beste une batzuetan.

askatu.org

Ekitaldiak ez zuen beste munduko ezer izan: bertso batzuk, txalaparta, lore eskaintza bat, txalo batzuk. Eta kitto. Presoen argazki eta izen-abizendun kartelak ere falta izan ziren, duela urte t'erdi Luistxo Fernandezek hemen idatzu zuen Euskal gatazka garaikideen iruditeria, arte degeneratua estiloko kartelak erabili zituzten ekitaldi hartan. Hemen goiko irudiaren anpliazioa (kalitatea galtzen du, baina antzematen da):


Argazkiak.org | presoen kartelak © cc-by-sa: askatu.org

Kartelena albo batera, betiko martxa jarraituz egin zuten aurten ekitaldia. Beltzak inguruan zeudela, probokaziotzat hartu eta baten bat berotuko ote zen beldurra neukan, baina urteroko lasaitasunarekin egin zuen aurrera ekitaldiak amaierarte.

Besteak beste bi bertsolarik parte hartu zuten ekitaldi hartan, eta orain bi bertsolariak deitu dituzte Audientzia Nazionalean deklaratzera, gaur goizeko 11etan. Ez dituzte bertsoengaitik deitu, presoen izenak izendatu izanagaitik baino. Zaila dirudi ulertzen: presoen senideen ekitaldi bat egin daiteke, baina ezin dira presoon izen-abizenak aipatu.

Uztailaren 25eko ekitaldi hartan, bertsoen aurretik hitzaldi edo mitin bat egon zen, eta horren bideoa ere badaukagu sarean:

Ekitaldian zehar plaza inguruan bueltaka ibili ziren Ertzainak, baina urteroko lasaitasuna mantendu zen. Ekitaldia amaitu eta jendea eszenatokitik jeisten hasi zenean, eszenatokiaren eskilarak igo zituzten ertzainetako batzuk, eta partaideetako batzuei karneta eskatu zieten, delituren bat egin zutela. Orduan hasi ziren istiluak. Jendeak, aho batez, bakean uzteko eskatu zuen:

Alde hemendik, utzi bakean!

Bideoan ez da ikusten, baina tentsio uneak izan ziren. Ekitaldian zegoen jendeaz gain, beste asko ere bazeuden inguruan: umeak, nagusiak pasioan, kaleko giroaz gozatzen ari ziren herritarrak eta baita ekitalditik kanpo geunden blusa eta neskak euren txarangekin.

Polizien akademia eroa

Pelotazo bat edo beste bota eta zenbait pertsonari bultzadak eman ondoren buelta eman zuten ertzainek. Eta jendeak Loca Academia de Policia telesail eta pelikularen banda sonoroa hasi zen kantatzen zuela egin zuten ospa, bertsolariak fitxatu ondoren, bistan denez.

Identifikatutako hirugarren pertsona

Guztira hiru pertsona identifikatu zituen ertzainak, Blusa eta Nesken batzordearen uztailaren 27ko manifestu baten arabera:

Zentzu honetan, aurreko igandean Uztailak 25, Santiago egunean, Blusa eta Nesken Batzordeak urtero Euskal Preso Politikoen senideei elkartasuna helarazteko antolatzen dugun ekitaldian, Ertzaintzak eskubide zanpaketa berri bat burutu zuen. Antidisturbio brigadak Foru Enparantza inguratu eta 3 pertsona identifikatu eta terrorismoaren apoligia leporatu zien, horien artean egun Blusa eta Nesken Batzordeko lehendakaria dena. Gertaera honek Euskal Preso Politikoen senideen aldeko elkartasuna kriminalizatzeko bidean beste pausu bat da eta aldi berean Batzorde guztiaren kontrako eraso bat bezala hartzen dugu.

Hortaz, badirudi bi bertsolariak eta Blusa eta Nesken Batzordearen lehendakaria izan ziren ekitaldian identifikatutako hiru pertsonak.

Erantzun

Sartu