"Hostoak" ikuskizuna taularatuko dute Oreka TX, Amaren Alabak eta Kukai taldeek
"Hostoak" deitzen da Oreka TX, Amaren Alabak eta Kukai taldeek prestatu duten ikuskizun berria. Musika, kantua eta dantza uztartzen duten hiru talde hauen proiektu berriarekin bira egingo dute Euskal Herrian zehar, Donostiako Kursaal aretoan gaur hasita.
Oreka TX taldeak musikarekin lagunduko du, Kukai taldeak dantza eskainiko du eta Amaren Alabak kantu polifonikoaren bidez uztartuko du proiektuaren esentzia. Mireia Gabilondo eta Igor Otxoa (Oreka Tx-eko partaidea) arduratzen ari dira ikuskizunaren zuzendaritzaz, eta Jon Maya ari da koreografiarekin lanean.
Ikuskizunean artista askoek hartuko dute parte:
- dantzarien artean, Jon Maya/Ibon Huarte, Alain Maia, Urko Mitxelena, Eneko Gil, Nagore Indakoetxea eta Nerea Vesga.
- kantariak: Maider eta Graxi Bedaxagar, Lüxi Agergarai, Arantxa Camus, Ihitz Iriart eta Maika Etxekopar.
- musikariak aldiz, Harkaitz Mtex. De San Vicente, Igor Otxoa, Mikel Ugarte, Iñigo Egia, Mixel Ducau eta Juanjo Otxandorena.
Estreinaldia gaur izango da, Donostian, eta ondoren Euskal Herritik bira bat egiten hasiko dira. Ondoko hauek izango dira datak eta tokiak:
- otsailak 19: Donostiako Kursaal auditorioa
- otsailak 25: Baionako Antzokia
- otsailak 26: Iruñeako Gayarre antzokia
- martxoak 16: Bilboko Arriaga antzokia
- martxoak 31: Gasteizko Principal antzokia
Erantzunak kargatzen...