Teknologia albisteak

Euskal Nortasunaren hitzaldia

Erabiltzailearen aurpegia
Alozo
2011-01-15 : 09:01

Arratiako Alozo kultur elkarteak "Baztarretik" izeneko mahai inguru, eztabaida eta hitzaldi zikloa hasiko du Urtarrilaren 20an. Irekiera mahai inguruak identitate euskaldunaren gainean sortutako gatazka ezberdinak lotzeko eta elkarrizketaratzeko helburua izango du, honako izenburuarekin: Euskal nortasunaren gatazkak: eraikuntza, historia eta literatura.

BAZTARRETIK ZIKLOA - 1 EUSKAL NORTASUNAREN GATAZKAK: ERAIKUNTZA, HISTORIA ETA LITERATURA

Parte hartzaileak:

  • Edorta Jimenez: literatura idazlea eta Txalaparta argitaletxeko "literotura" saileko partaidea.
  • Andoni Olariaga: Modernitatearen auziaz liburuaren idazlea eta Lapiko kritikoko partaidea
  • Ibai Atutxa: Tatxatuaren azpiko nazioaz liburuaren idazlea, eta Desira desordenatuak-en parte hartu duena

NON: Ellauri Hotela. Zeanuri

NOIZ: Urtarrilak 20, arratsaldeko 19:30etan

Arratiako Alozo kultur elkarteak "Baztarretik" izeneko mahai inguru, eztabaida eta hitzaldi zikloa hasiko du Urtarrilaren 20an, Zeanuriko Ellauri Hotelean, arratsaldeko 19:30etan, egungo euskal gizartean ezarritako diskurtso nagusietatik urruntzen diren pentsakerei lekua egiteko helburuarekin.

Irekiera mahai inguruak "EUSKAL NORTASUNAREN GATAZKAK: ERAIKUNTZA, HISTORIA ETA LITERATURA" izenburupean identitate euskaldunaren gainean sortutako gatazka ezberdinak lotzeko eta elkarrizketaratzeko helburua izango du, komunitate eraikuntzak, historiaren idazketak eta literatura erotikoaren presentziak gaur egungo euskaldunari forma emateko orduan zein leku izan duten eztabaidatzeko.

Erantzun

Sartu