Teknologia albisteak
1

Bizkaibus zerbitzuari buruzko informazioa Android terminalean kontsultatzeko aplikazioa

Erabiltzailearen aurpegia
Iker
2011-01-13 : 14:01

Bizkaibus zerbitzuari buruzko informazioa zure Android terminalean kontsultatzeko aplikazioa erabilgarri dago jada. Honen bidez, honako datuak eskuragarri izango dituzu: geralekuak, lineak, ordutegiak eta geralekuetan itxaron beharreko denbora. Aplikazioa deskargatzeko, sartu Android Marketean eta bilatu Bizkaibus.


Aplikazioa denbora errealean konektatzen da Bizkaibuseko zerbitzuetara, beraz, beharrezkoa da internet-konexioa izatea. Aplikazioa ingelesez, gazteleraz eta euskaraz dago eta Android 1.6 eta ondorengo bertsiotarako balio du.

Aplikazioa erraz deskargatzeko QR codea: