Teknologia albisteak
1

ETAren su-eten agiria nazioarteko komunitateak egiaztatu ahalko du

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-01-10 : 13:01

Gaur eguerdian Gara egunkariak publikatutako ETAren agiriak dio su-eten iraunkor eta orokorra adierazten duela ETAk, Nazioarteko komunitateak egiaztatu ahalko duena.

Agiri osoa testu barruan.

ETAren adierazpena Berriatik jeitsi dugu PDFan. Pdf hori SlideSharera igo dugu (behean dago txertatuta). Bideoa Garatik hartu dugu eta Youtubera igo dugu txertatu ahal izateko. Testua hona ekarri dugu:

ETAren Adierazpena

ETAk, nazio askapenerako euskal erakunde sozialista iraultzaileak, adierazpen honen bidez bere erabakiaren berri eman nahi dio Euskal Herriari:

Azken hilabeteotan, Bruselatik Gernikara, mundu mailako izen handiko pertsonalitateek eta euskal eragile politiko eta sozial andanak, mendeetako gatazkari konponbide justu eta demokratikoa ematearen beharra nabarmendu dute.

ETAk bat egiten du. Konponbidea elkarrizketa eta negoziazioa lanabes eta euskal herritarren borondatea iparrorratz duen prozesu demokratikoaren bidez etorriko da.

  • Prozesu demokratikoak ukazio egoera eta eskubide urraketa oro gainditu behar du eta gatazka politikoaren muinean dauden lurraldetasuna eta autodeterminazioaren gakoei erantzun behar die.
  • Euskal eragile politiko eta sozialei dagokie Euskal Herria eta erabakitzeko eskubidearen aitortzaren formulazioa adosteko akordioak erdiestea, proiektu politiko guztiak ahalezko eginez, Independentzia barne.
  • Prozesuaren buruan, euskal herritarrek beren etorkizuna inolako muga eta esku-sartzerik gabe hautatzeko hitza eta erabakia izan behar dute.
  • Alde orok, erdietsiko diren akordioak eta euskal herritarrek erabakitakoa errespetatzeko konpromisoa hartu behar du, horretarako berme eta bitartekoak ezarriz.

Honenbestez:

Nazioarteko komunitateak egiaztatu ahalko duen su-eten iraunkor eta orokorra adieraztea erabaki du ETAk. Horixe da behin betiko konponbiderako prozesuarekiko eta konfrontazio armatuaren amaierarekiko ETAk duen konpromiso irmoa.

Erantzukizun historikoarekin jokatzeko garaia da. ETAk, Espainia eta Frantziako agintariei dei egiten die, errepresio neurri oro indargabetu eta Euskal Herriarekiko ukazioa behin betiko albora dezaten.

ETAk, prozesu demokratikoa sustatzeko eta burura eramateko ahaleginean eta borrokan etsi gabe jardungo du, Euskal Herrian egiazko egoera demokratikoa erdietsi arte.

GORA EUSKAL HERRIA ASKATUTA! GORA EUSKAL HERRIA SOZIALISTA!

JO TA KE INDEPENDENTZIA ETA SOZIALISMOA LORTU ARTE!

Euskal Herrian, 2011ko urtarrilaren 8an

Euskadi Ta Askatasuna

ETA

Erantzunak

Sustatu
2011-01-10 : 14:29

Tuiterlari euskaldunen azken 24 orduotako gako-hitz nagusia da #suetena


Azken 24 orduotako hitz errepikatuen artean albistearekin zerikusia duten beste hitz batzuk ere badaude. Adibidez #ETAk (ergatiboa) edo #ETAren (genitiboa) edo #komunikatua bezalako hitzak.


Euskaldunek Twitterren esandakoak Umapen ikus daitezke..
Erreakzio gehiago aurki daitezke edozein hizkuntzatan, Twitterren #ETA bilatuta.


Agintarien erreakzioak


Bestalde Twitterretik iragarri du Espainiako Barne Ministerioak eguerdiko ordu 2etan hitz egingo duela publikoki Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroak.


Jaurlaritzak arratsaldean emango du prentsaurrekoa, baina Berriak dakarrenez lehen balorazioaren arabera, "ez da espero genuen agiria".


Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago