Sustatu logoa Teknologia albisteak

ETAren su-eten komunikatua, agian gaur eguerdian

Sustatu
2011-01-10 12:01

Gara egunkariaren Interneteko RSS jarioan ohar hau agertu da gaur goizean: HAU 12.00ETAN SARTUKO DEGU. Esteka ez da klikagarria, baina RSSan zera irakurri daiteke: ETA decreta un alto el fuego permanente, general y verificable, como -compromiso firme- con un proceso de solución definitivo y el final de la confrontación armada.

Baieztatzen bada, ETAk su-eten iraunkorra, orokorra eta egiaztagarria dekretatu du, eta baita konpromiso sendoa adierazi konponbide prozesu behin-betiko baterako eta borroka armatuaren amaierarako.

RSStik hartutako pantaila-irudia:

EGUNERAKETA 12.40: ETAren agiria: su-eten iraunkor eta orokorra, Nazioarteko komunitateak egiaztatu ahalko duena

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu