Teknologia albisteak
3

Aralarko misterioa: aingeruaren aurpegia agertu da elizako horman

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-01-05 : 14:01

Aralarreko San Migelen aingerua agertu da hormako orban batean, eta albiste bilakatu da: El Diario Vascok dakar gaur albistea, baina lehenago Iker Jimenezen Cuarto Milenio saioan ere agertu da misterioa. Programako irudi hau ikusita, aingerua baino, Ghostbusters edo Mamu Harrapariak marrazki bizidunen logoa ere ikus daiteke.

Naturak edo zori hutsak osatutako irudietan aurpegiak ezagutzeko gizakiok dugun joerari pareidolia esaten zaio. 2008an pareidolia kasu bat gertatu zen Gorlizen. Urteete lehenago kasu misteriotsua Oier Gorosabeli gertatu zitzaion, talo batean aurpegia agertu zitzaionean.

Euskal Herrian ezagutzen den azken kasua Aralarreko San Migel santutegikoa izan da: orban zuri bat agertu da azken asteotan, hezetasunaren ondorioz. Jose Maria Uztarroz bertako kofradiaren presidenteak azalpen hori eman die komunikabideei: 1997an konpondu zuten teilatua eta konponketa lan berriak egitea aztertzen dabiltza hezetasun arazoak konpontzeko.

Hezetasunaren ondorioz sortutako orbanari aingeru itxura hartu diote batzuek, eta Hernaniko lagun batek kasu misteriotsuak aztertzen dituen Cuarto Milenio programara bidali zuen argazkia. Duela zenbait egun eman zuten honen berri eta bideoak Youtuben ere badaude:

Beste batzuetan mapetan agertu izan dira aurpegiak eta baita Jesukristo txakur baten ipurdian.

Erantzunak

haritz
2011-01-05 : 15:00

XD XD XD
Nik ikusi nuen saioaren zati hori bai...
Arrasatekoen pareko imaginazioa dute Cuatron!

Jozulin
2011-01-05 : 15:28

Et, et, et, et, seriotasun apur bat, iñuzente eguneko berriak ezin dira edozein egunetan argitar... Oh wait!

Sustatu
2011-01-05 : 16:24

Gaurko gakoa Twitterren #lessambitiousmovies: zera da memearen koxka, film baten izenburuan eraldaketa txiki bat, bertsio kaskarrago edo merkeago bat bailitzan. Adibidez:


  • The Big Lebowski vs The Average-Sized Lebowski: Lebowski handia barik, neurri ertaineko Lebwoski bat.

  • Jesucristo Superstar vs Jesucristo Triunfito. Jesuschrist Superstarren bertsio espainol bat balitz bezala, Operación Triunfo programari erreferentzia eginez.

Eta horien haritik, euskal tuiterlari bati irakurri dioguna:


  • Cazafantasmas (Ghostbusters) vs Cazaflipados: Aralarko honi aplika dakiokeena agian.

Erantzun

Sartu