Teknologia albisteak

Munduraten agurra

Erabiltzailearen aurpegia
Mundurat Sarea
2011-01-01 : 09:01

Bederatzi urtetik gora eman du sarean Mundurat proiektuak baina agur esateko garaia da. Azkenaldian izandako arazo tekniko eta ekonomikoen ondorioz eta gaur egun sarean dauden doako zerbitzu anitzengatik proiektua bertan behera geratu da.

Euskal Herriko historian txoko txikia izango duen proiektuak hainbat talde, asanblada eta elkarteren hastapen eta finkaketetan behar zituzten Interneteko zerbitzuak eskeintzen zizkien.

Nolabaiteko modu asanblearioan eta autogestio bati esker hainbat urte egon da sarean baina azkenaldian zerbitzuek izandako arazoak direla eta bertan behera ustea erabiki zen pasa den urrian. Ordundik bertan zeuden webguneei laguntza eman die talde teknikoak euren datuak beste nonbait finkatu ahal izateko.

Orain 9 urte ez zen youtube, ez flickr ez wordpress. Sustatu bera ere hastekoa zen oraindik. Blogak sortzeko tresnak beranduago etorri ziren eta gaur egin ehundaka tokitan sortu daitezke doan berriak eta ordaindu nahi izanez gero harri bat altxatuz gero milaka enpresa azalduko dira.

Amaitu du beraz bere ibilbidea eta sortzaileetako batek azken agurra eskeintzen dio proiektuari bere blogean.

Erantzun

Sartu