Nothing Else Matters
Nothing Else Matters abestia Metallica Heavy Metal taldeak sortutako balada ikaragarri honek ere izan ditu bertsio desberdinak. Lehenengo aldiz 1991an entzuteko aukera izan genuen, beraien Black albumenan. Taldeko abeslari eta gitarrista den James Hetfield-ek idatzi zuen, eta Queen-en Tenement Funster abestian oinarritu omen zen. Batzuek diotenez, bere neskalagunari idatziriko abestia da, errepidean zihoala eta harengandik urrun zegoela.
Sarean bertsio asko bilatu ditut, hona hemen batzuek:
Hasteko, San Francisco Orkesta Sinfonikoarekin grabatutakoa, jatorrizkoaren oso antzekoa eta nik gehien atsegin dudana.
Lucie Silvas britaniarraren bertsioa hemen berriz, emakumezko ahotsean!
Apocalytica metal bertsioak nota sinfonikoetan eraldatzen dituen talde Finlandesak ere egin zuen bertsiorik:
Gregorianoak atsegin dituenarentzat ere bertsio egokitua:
Inork aurreko bertsioak oso lasaiak direla uste baldin badu, aukera teknoa ere badugu:
Eta azkenik, aski ezaguna den Shakira abeslariaren bertsio bat ere, baina dudan izan naiz, jarri ala ez...
Edozein delarik gustatzen zaizuen bertsioa, disfrutatzea espero dut, zeren... beste ezerk ez du axola!
Erantzunak kargatzen...