Teknologia albisteak

Sakoneta (24): Sasiondoko operatiboa zuzentzen duen ertzaintzako arduraduna, sutan

Erabiltzailearen aurpegia
Xabier Mendiguren Elizegi
2011-01-12 : 17:01

uzt. 2 18:00

Sasiondoko operatiboa zuzentzen duen ertzaintzako arduraduna, sutan.

–Mekabenlaputa, Caparroso, nondik sortu dira eulimando hauek?

Argazki bat erakusten ari zaio Caparroso sarjentuari, Ertzaintzaren helikopteroak airez hartutako argazki bat. Bertan, trokaren sakonean, Sakoneta baserria ageri da, baina argazkiaren izkina batean, baserritik berrehun bat metrora, kolorezko orban batzuk, eta haien inguruan hainbat puntu, argazki belatu bateko ttittak balira bezala.

–Zer ostia da hau, Caparroso?

–Ba, hiru kanpindenda, nagusi –sarjentuak izututa.

–Eta nork jarri ditu kanpindendak hor, kabenlaputa! Esan zerbait, Caparroso, eta azkar, txitxirioak berotzen ari zaizkit eta.

–Ekologistak dira, nagusi.

–Ekologistak gainera. Ostia bat emango diat, Caparroso, hire ama putak ere ezagutuko ez hauena. Nondik nora ailegatu dira ekologistak horra, juxtu objektiboaren ondora?

Caparrosok bere artean pentsatu du hainbeste oihu eta espantu egiten dituena ez dela horren arriskutsua izango eta, arnasa sakon hartu eta gero, azalpenak ematen hasi da.

–Esan bezalaxe ipini ditugu kontrolak, Sasiondoko sarrera-irteeretan, eta batez ere Sakonetara iristeko bidea hasten den lekuan. Zorrotz jokatu dugu, eta, asko saiatu diren arren, inortxo ere ez da bertatik pasa.

–Eta kanpindenda hauek nondik azaldu dira? Helikopteroak eramanda?

–Mendi osoa ez daukagu ertzainez betetzerik. Bertako bidetxidorrak ezagutuz gero posible zen kontrolei txiri egitea. Baina baserriaren inguru guztia hesituta daukagu, eta, hain zuzen, gure hesi prebentiboaren kanpoaldean geratu dira ekologistak.

–Identifikatu dituzue?

–Bai, denak. Hementxe ekarri dut zerrenda bat ere, ikusi nahiko bazenu.

–Utzi zerrenda hori. Atxilotu ditzatela denak. Atxilotu edo atxiki edo kanporatu edo nahi duzuena, baina ez ditut hor aurrean nahi.

–Pentsatu dugu hori egitea, baina arretaz aztertu beharreko kontua da.

–Zer arreta eta zer ostia! Dozena erdi ekokakarekin ostiaka hasteko beldur ala?

–Ekologistekin batera hiru kazetari daude.

–Kabenlaputa!

–Bat hemengoa, konfiantzazko medio batekoa gainera, baina beste biak atzerritarrak.

–Ama putaren semeak!

–Alabak. Bi emakume dira, bat mexikarra eta bestea alemaniarra. Kontuz ibili behar beraz, ze, oihartzuna bestela...

–Alde egin ezak nire begi bistatik, Caparroso, alde egin ezak baserri puta horretara, kabendio! Besterik ez nuen behar. Jarri nazatela sailburuarekin. Edo joan egingo naiz Arkautera...? Mekaben... Kazetariak, emakumeak, atzerritarrak...

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago