Sakoneta (15): "Jo, tia, mugitu, berandu gabiltzala"
2011-01-03 10:01
uzt. 2 15:50
Jo, tia, mugitu, berandu gabiltzala.
Jope, Uxu, bazkaldu gabe nagoela.
Baina zertan egon zara orain arte?
Zertan egongo nintzen ba? Ilea garbitzen.
Jo, tia, ya te vale.
Markelek txima zikinekin ikusteko, ezta?
Neska biek barreari eman diote, eta barre lasai horrek baretu dizkie nerbioak ere.
Bueno, zer eraman behar dugu? galdetu du Naiarak, beren onera etorri direnean.
Ba, Ainhok dio denetik eraman behar dela, gerrara bezala.
Gerrara?
Bueno, oporretan bezala.
Ba nik datorren astean joan behar nuen oporretara.
A, bai? Nora?
Ba, Amagoia eta biok goaz. Hasieran Marokora joan beha genuen. Pixka bat Marrakex eta Fez, eta gero Atlas aldera.
Ya, askoz autentikoagoa.
Baina nola Amagoiari-eta lantokia itxi dieten, txakur txikirik gabe dago, eta hortaz, Pirinioetara goaz, Huescako partera, kanpinean.
Jo, ba, dabuten, tia.
Bueno, ondo pasatzen saiatuko gara.
Ba ni, tia, ni bai nagoela sin una puta pela. Lehen deitzen zidaten handik eta hemendik, ordezkapenak egiteko eta hola, baina orain...
Ba, etorri gurekin.
Ya, baina datorren astean Sanferminak dira.
Egia.
Eta Sanferminak galtzea...
Klaro.
Bestela, gustura joango nintzen zuekin. Ze, nire zaharrek daukate un rollo más chungo! Lehen Saloura joaten ziren, baina urte batean, nola peña guztia etxera ekarri nuen, eta gero bizilagunek esanda enteratu ziren, ba orain ez dira joaten.
Ze kabroiak.
Ya te digo.
Ta orduan, zer eramango dugu?
Ba, oporretarako prestatuta daukazun guztia.
Gitarra ere bai?
Bai, bai, de puta madre, tia.
Baina jotzeko aukerarik edukiko dugu, ala?
Jo, ba, ez dakit, baina ondo egongo zen, ezta? Pentsa, han, sutondoan, denak bilduta.
Eta Markel entzuten.
Hori, hori... eta barreari eman diote bi lagunek ostera ere.
Erantzunak kargatzen...