Palindromo tailerra eta lehiaketa
Tailerra
Abenduaren 28an, Arrasateko Kulturateko Areto Nagusian, arratsaldeko 6:30ean, Markos Gimeno palindromogilea izango dugu, Palindromo tailer-hitzaldia emanez. Tailerra doan izango da eta aurretik ez dago zertan izena eman.
Tailerrean Markos Gimenok, palindromoen mundua hurbilduko digu eta gure hizkuntza modu jolasgarri eta parte-hartzailean lantzeko ariketak proposatu eta trikimailuak erakutsiko dizkigu. Ekitaldi berean Euskarazko Palindromo Lehiaketa aurkeztu eta abian jarriko dugu.
Euskarazko Palindromo Lehiaketa.
Edozeinek hartu dezake parte lehiaketa, abenduaren 28tik otsailaren 11era bitartean.
Bidaltzen diren palindromok ulergarriak eta zentzudunak izan beharko dute, eta lanen luzera erabakigarria ez bada ere, epaitzerako orduan baloratuko da.
Palindromo onenak, Debako Txindurri-Iturri nekazalturismoan , bi lagunentzako sagardotegi afaria, logela eta gosaria irabaziko du.
Arrasateko onenak, Arrasateko Txondorra erretegian lau pertsonentzako etxeko menu berezia jasoko du.
Oinarriak www.aedelkartea.com eta facebook-en eskuragarri egongo dira.
Erantzunak kargatzen...