Yahook ez du Delicious itxiko
Azken bi egunotan zurrumurrua hara eta hona ibili da: Yahook delicious estekak gorde eta etiketatzeko zerbitzua itxiko zuela. Albistea hainbat tokitan agertu da eta Twitterren oihartzuna handia izan du kontuak.
Ricardo Gomezek honako galdera plazaratu du Twitterren:
Gerta liteke delicious-ekin Bloglinesekin gertatu dena? Itxiera iragarri ondoren, jarraituko du, tartean bezeroak galduz
Izan ere, Bloglinesek bere itxiera iragarri zuten eta Sustatuk ere eman zuen horren berri eta baita Bloglineseko jarioak nola salbatu Alesti edo Google Readerrekin. Horren ondoren luzatu egin zuten epea hilabetez eta, geroago, erabiltzaileei mezu bat esanez zerbitzua mentenduko zuela Merchantcirclek
Deliciousek zabaldu du mezua ez dutela zerbitzua itxiko baina tartean beste zerbitzu batzuk eman dira ezagutzera.
Scuttle software librea euskaratuz duela zenbat urte sortu zen bildu.net eta bere sortzaileetako bat, Gorka Julio Teketenek, Bildu txukuntzeko asmoa agertu du Twitterren.
Erantzunak kargatzen...