Euskal Futbol Selekzioak hiru nazioko txapelketa batean jokatuko du datorren ekainean Mikel Etxarri taldeko hautatzaileak Euskadi Irratian aurreratu duenez eta Berria egunkariak jaso duenez. Katalunia eta Gales edo Irlanda izango dira beste bi partaideak.
Horren aurretik, abenduaren 29an, Euskal Selekzioa Venezualaren aurka arituko da San Mamesen. Sarrerak atzo jarri zituzten salgai.
Partidaren egunerako manifesazioa deitu du Esaitek ofizialtasunaren alde, 18:30etatik aurrera honako leloarekin: "Nazioa gara, Ofizialtasuna. Lortu behar dugu, lortuko dugu".
Hilak 29ko Venezuelako selekzioaren aurkako partidarako Jose Angel Iribar eta Miguel Etxarrik honako taldeotako hurrengo futbolariak sartu dituzte deialdian:
Erantzun
Sartu