Hileko azken igandeetan, dantzaldia Elgetan
2010-12-25 12:12
Dantzaldia egiten dute hilero Elgetako kafe antzokian, hileko azken igandean. Gidatutako dantzaldi irekia, Euskal Herriko eta Europako dantza tradizionalez osatutakoa. Dantzaldi irekia eta doakoa, tarte bat dantzan ondo pasatzeko gogoa duen edozeinentzat. Hurrengo dantzaldia bihar, hilak 26.
Jatorrizkoa: Dantzaldi Irekia Creative Commons Aitortu Partekatu © cc-by-sa: Iban Arantzabal
- Dantzak: Euskal Herriko eta Europako dantza tradizional ludikoak. Tarteka taldean, tarteka bikotean. Gidatutako saioak izango dira. Parte hartzaileen mailaren arabera aukeratuko dira dantzak, eta behar denean, gidari batek gidatuko ditu. Kalejiran, korruan, taldean, bikoteka... elkarrekin egiteko dantza errazak.
- Noiz: hilero, azken igandean
- Ordua: 19.00 (20.30ak arte)
- Non: Espaloia Kafe Antzokia, Elgeta
- Sarrera: doan
Hemen Goiena.net-etik hartuta aurreko dantzaldi bateko bideo bat:
Erantzunak kargatzen...