Sustatu logoa Teknologia albisteak

TMH, Garraio publikoko planifikatzailea mugikorrentzat

TMH bi osagairekin garatu dugu, batetik OpenTripPlanner (bideraketak egiteko) eta bestetik Django (datuen prozesaketa eta front-tend-a). Datuak direla eta OpenStreetMap -etik datu geografikoak ateratzen ditugu eta GTFS-etik (Google Transit Feed Specification) garraio publikoaren informazioa.

Demo bertsio hau Gasteizen egin dugu bi arrazoi direla medio: OpenStreetMap-en datuek duten kalitate onagatik eta Gasteizko Udalak GTFS fitxategia askatu zuelako.

Nola erabili?

Sartu labs.codesyntax.com/tmh webgunean, aukeratu nondik abiatu eta nora iritsi nahi duzun, baita ibilbidea noiz egin. Hasiera zein bukaera puntuak geltokiak, kaleak, auzoak edota interes-guneak izan daitezke (tabernak, ostatuak, museoak eta abar).

TMH erabiltzeko QR kode hau erabil dezakezu:

Funtzionamendua azaltzen duen bideo bat:

Gogoan izan egindako hau demo bat dela, beta bertsioan dagoena. Asko du hobetzeko oraindik, baita euskarazko bertsio oso bat egitea ere. Zuen iritziak eta kritikak ongietorriak izango dira.

TMHri buruz sakonago jardun dugu CodeSyntax blogean

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu