Teknologia albisteak

Mendebaldeko Sahararekin elkartasuna Azpeitian

Erabiltzailearen aurpegia
Azpeitiko Khamar Sahararen Aldeko elkartea
2010-12-15 : 14:12

Azken urteotan bezala, aurten ere Azpeitiko Khamar Sahararen Aldeko Elkarteak sentsibilizazio astea antolatu du. Pasa den ostiralean hasi zen astea Mus txapelketarekin, eta datorren zapatura arte ekintza ezberdinak antolatu ditugu. Gaur, hitzaldia, gonbidatu hauekin: AHMED YEDDOU SALEM LEMARA (Gdaim Izik Aaiungo kanpamentuan atxilotu eta torturatu sahararra) eta EL MAMI AMAR SALEM (Torturaren Aurkako Saharar Elkartearen presidentea, giza eskubideen ekintzaile ezaguna).

Sahara inoiz baino egoera latzagoa bizitzen ari da, eta gero eta gutxiago da Mendebaldeko Saharartik iristen zaigun informazioa. Oso gutxi dakigu Aaiun ondoko kanpamentuan azaroan gertatu zenari buruz. Gutxi dakigu egunero lurralde okupatuetan bizi duten egoerari buruz… Gaurko antolatutako hitzaldi horren bidez, hedabideetan ematen ez den informazioa azaldu nahi zaie herritarrei. Horretarako, Ahmed Yeddou Salem Lemara eta El Mami Amar Salem etorriko dira gurera. Lehena Aaiungo kanpamenduan atxilotu eta torturatu zuten, bigarrena, berriz, torturaren Auskako Saharar Elkartearen presidentea eta giza eskubideen ekintzaile ezaguna da. Hona hemen egitaraua:

Egitaraua

Abenduaren 17a arte, 18:00etatik 20:00etara, Betharram aretoan, Mendebaldeko Saharan bizi duten giza eskubideeen urraketari buruzko erakusketa.

Gaur asteazkena, abenduaren 15ean, arratsaldeko 19:00etan, Betharram aretoan, gai beraren inguruko hitzaldia. Hizlariak:

  • Ahmed Yeddou Salem Lemara: Las Palmasen bizi den sahararra; azaroaren 7an El Aaiunera heldu zen; kanpamendua deuseztatu zutenean atxilotu eta torturatua izan zen.
  • El Mami Amar Salem: Torturaren Aurkako Saharar Elkartearen presidentea, giza eskubideen ekintzaile ezaguna.

Abenduak 17: DVD emanaldia. El rumor de la arena. 21:30ean Betharram aretoan.

Abenduak 18: Tindufeko errefuxiatu kanpamentuetara giza laguntza gisa bidaltzelko janari bilketa egingo dugu. 10:00etatik 20:00ak arte udaletxe azpian eta Sanjuandegiko Eroski txikian.

Arratsaldean, Ludotekarekin elkarlanean antolatuta Txiki Biran izango da umeentzat, Sanagustinen.

Ikastetxeetan aste osoan izango da janari bilketa, eta ikastetxe bakoitzean errefuxiatu kanpamentuetako zenbait argazki ere izango dira ikusgai.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago