Sustatu logoa Teknologia albisteak

Gaztaina erreak Internet bidez erosi gaur

Sustatu
2010-12-15 08:12

Erosketa kolektibo lokalen Donostiako Deskontu webguneak proposamen bitxia dauka gaur, gaueko 24.00ak arteko eskaintza (eta sei aukera bakarrik falta dira), gaztaina erreak erosi Internet bidez: bi dozena hiru euroan.

Eta ez dira edonolako gaztainak, baizik eta Donostiako Artzain Onaren plazan postua jarrita daukan Jexusenak. Galizia eta Portugaldik ekartzen ditu, kalitatezkoak dira, eta txukun-txukun erreta, kukurutxoan eman.

Erosketa gaur egin behar duzu, baina hartu, hurrengo egunetan nahi bezala, astelehenetik igandera, 17.00etatik 21.00etara, eguraldia medio. Hau da, hirikoa ez bazara ere, asteburuan Donostia bisitatzeko plana baduzu, baliatu dezakezu aukera.

Erosteko, gaur, Deskontu.com

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu