Sustatu logoa Teknologia albisteak

Lagun ezkutua antolatzeko tresna, zozketa automatikoki egiteko

Sustatu
2010-12-21 08:12

Gabonetan opariak egiteko lagun ezkutuaren jolasa erabiltzen dutenentzat badago erraminta praktiko bat sarean: Zurelagunezkutua.com. Bertan parte hartuko dutenen izenak eta e-posta helbideak sartuz, tresnak zozketa egin eta automatikoki mezu bana bidaltzen dio partaide bakoitzari, oparia nori egin behar dion jakinaraziz.

Zozketa egiteko formulario txiki bat bete behar da, hiru atalekin:

  • Opariaren gehienezko gastua
  • Partaideen izenak eta e-posta helbideak
  • Opariak banatzeko data

Behin hori beteta, sistemak zozketa egin eta automatikoki partaide bakoitzari mezu bana bidaliko dio zozketaren berri emanez. Mezu horretan zehazten dira goiko hiru atalak eta zehazki noren lagun ezkutua zaren.

Duela bi urte Zabaldun ere agertu zen.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu