Sustatu logoa Teknologia albisteak

'Motxo'-ren azken bidaia

Baleike.com
2010-12-09 17:12

Lortu dute Motxo arrantzontzia harraldetik ateratzea.

Laster argazki gehiago eta bideoa baleike.com helbidean

13:15ean hasi dira garabiarekin altxatzen, eta ordubete inguru behar izan dute arrantzontzia lehorreratzeko. Oraindik operazioa ez dute erabat amaitu, garabitik zintzilik dago oraindik ontzia, baina maniobraren zatirik zailena gainditu dute.

Arratsaldean pausatuko dute plataforman, eta hurrengo egunetan ekingo diote zatikatzeari.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu